XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ORKESTRA SINFONIKO BAT ORERETAN Eta zergaitik ez?Horixe baietz, zergatik ez dugu izango
Galdera-gogoeta honetara ailegatu naiz
1994ko irailean hasi nintzen, Kontserbatorioko Kamara Orkestrako kide ziren hari-tresnen ikasleen entseiuak koordinatzen, baita Ikasleen Bandako osakide ziren haize eta perkusioko ikasleenak ere.
Proiektu honen arrazoi nagusia Kontserbatorioko hezkuntza eskaintza hobetzea da, ikasleek beren musika ezagupenak ezagutzera emateko beste
Behin martxan jarri eta entseiuekin hasi ondoren, kontzertuak antolatzen hasi ginen, gehienetan Oreretan, inaugurazio kontzertua izan ezik,
Senidetze kontuak zirela medio.
Hain zuzen ere, orduantxe konturatu nintzen
Kontutan hartu beharreko beste datu bat zera da, hots, orain arte landutako errepertorioa zailtasun handi samarrekoa dela, eta astean entseiu bateko lan-maiztasuna izanik ere, ikasturteko lau bat kontzertu egin direla batezbeste.
Bestetik, oso gutxitan azaltzen gara plantila guztia entseiuetara, kontutan izanik azterketa garaian daudenean (ikastola, unibertsitatea...) entseiuetara etortzeko sortzen den nahasmendua handi samarra izan ohi dela.
Kontutan hartu beharreko beste eragozpen bat da hori.
Hala eta guztiz ere, eta egindako lana kontutan hartuz, horrek pentsarazten dit zer gertatuko litzatekeen asteko entseiuen dinamika hori zabaltzea lortuko balitz, hau da, gutxienez astean bi aldiz entseiatzeko aukera izango bagenu, kontutan izanik entseiu bakoitzak bi ordu iraungo lituzkeela (atsedena barne), eta bertara azaltzen den ikasle kopurua ahalik eta handiena izaten saiatuko bagina.
Bada, uste dut erantzuna jakitea oso erraza dugula.
Lan dinamika horretan sartzerik izango bagenu, konbentzituta nago kontzertu egitarau erakargarriak presta litezkeela, hilean behin edo hilabete eta erdian behin eskaini ahal izango liratekeenak, eta hona iritsirik, gehiago edo gutxiago baina nahikoa finkatuta legokeen Orkestra bati buruz mintzatzen has gintezke.
Alegia, dagoeneko daukagun guztiaz gainera,